

SIGLAK
Presentation
•
World Languages, Other
•
Professional Development
•
Medium
Fernando Sopelana
Used 2+ times
FREE Resource
7 Slides • 8 Questions
1
SIGLAK
2
SIGLAK 1
1. Letra larriz, letrakera arruntez eta punturik gabe idazten dira siglak; baita izen osoa letra etzanez idatzi beharreko izenen siglak ere.
EAE, HPS, HABE, AEK, EHU, EUTG, MCC, ELA, LAB, UGT, BBK, BBVA, BEZ, CD, DVD...
Orduan hasi zen EGLU argitaratzen: alegia, Euskal Gramatika: Lehen Urratsak.
Bada, ordea, salbuespenik:
Erabiliaren erabiliz izen arrunt bihurtu direlako letra xehez idazten direnak: radar (radio detecting and ranging).
Letra xehez ere idatzi ohi den zenbait sigla eta akronimo: UNESCO/Unesco, RENFE/Renfe, SEAT/Seat, ICONA/Icona...
Testu osoa letra larriz dagoenean (tituluetan-eta), puntu eta guzti idatz daitezke siglak: U.E.U./UEU LAGUNTZA ESKE, A.E.B./AEB KINKA LARRIAN...
3
2. Siglak laburbiltzen duen izena osorik adierazten da testu bakoitzeko lehen agerraldian, irakurlearentzat oso sigla ezaguna denean izan ezik.
EAE (Euskal Autonomia Erkidegoa) aipatu ondoren, EUTG (Estudios Universitarios y Técnicos de Gipuzkoa) eta MCC (Mondragón Corporación Cooperativa) goraipatu zituen atzerritarrak.
Europar Batasuna (EB) eta Ameriketako Estatu Batuak (AEB) elkar zaintzen ari dira.
OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) lagungarri ona da EGAtik gorako agiria eskuratzeko.
Aldizkarien sailean, begiratu RIEV (Revista Internacional de Estudios Vascos) eta BRSVAP (Boletín de la Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País).
SIGLAK 2
4
SIGLAK 3
3. Deklinatzerakoan (eta ahoskatzerakoan), kontuan izan sigla batzuk letraka irakurtzen direla, eta beste batzuk, silabaka; eta batzuetan zati bat letraka, eta bestea, silabaka.
EHU: [e-hatxe-u]; EAJ: [e-a-jota]; EGA: [e-ga]; PSOE: [pe-so-e]; SEAT: [seat].
4. Sigla eta deklinabide-atzizkia marratxorik gabe batzen dira, salbu eta siglaren azken letra berberaz hasten denean atzizkia ere.
UEUn, hizlarietako batzuk ETBko kazetariak dira; beste batzuk, berriz, EHUtik joandako irakasleak.
BBK-k adierazi du AEK-ko ikasleek gogotik eskertu dutela BBKren dirulaguntza.
5
Oharrak:
Siglaren azken letra R gogorra denean, ez da “r” errepikatu behar lotura egiteko. Beti ere, atzizkiaren berezko “r”ari eutsi egin behar zaio.
ELKARen lana goraipatu du RPRko diputatu ohiak.
RPR-ren izenean dator.
Testu osoa letra larriz dagoenean, hona aukerak:
U.Z.E.I.REN GUNE BERRIA / UZEI-REN GUNE BERRIA
6
5. Deklinatzerakoan, izen berezitzat hartzen da sigla, eta leku izen bereziak bezala deklinatzen dira, izen arrunt gisako siglak izan ezik.
EUDELeko arduradunak AEBra joan dira, Renoko agintariei-eta hemengo udalen berri ematera.
EUTGko irakasle asko Deustuko Unibertsitateko ikasle ohiak dira.
Oharra:
Sigla batek izen bereko hainbat subjektu baldin baditu, orduan sigla hori pluralean deklinatuko da hala dagokionean. Horixe da, esate baterako, EKT (Euskal Kultura Taldea) siglaren kasua, honako adibide honetan ikus daitekeenez:
Ahozkotasuna ikertzen ari dira Durangoko EKTn eta Gipuzkoako EKTetan.
7
​
Izen arrunt gisako siglak, ordea, hitz arruntak bezalaxe deklinatuko dira.
NAN (Nortasun Agiri Nazional), BEZ (Balio Erantsiaren gaineko Zerga), CD (Compact Disc), PC (Personal Computer), GKE (Gobernuz Kanpoko Erakunde) eta abar, eta baita hiztegi berezietako DM (Datu Mota), DMA (Datu Mota Abstraktu) eta beste asko ere.
Non grabatu duzu CDa?
Nork itzali ditu PCak?
Zenbat ordaindu duzu BEZa?
Esan berriro zure NANaren zenbakia.
Bihar hastekoa da GKE-en biltzarra.
8
Multiple Choice
Euskal Herriari gagozkiola.............. proiektua “H” handi baten itxura hartzen duen 460 km luzerako trenbide sare bat izango da.
AHT-aren
AHTren
AHTen
AHTaren
9
Multiple Choice
Bilbao basket.............. arituko da.
ACB-n
ACBn
ACBen
10
Multiple Choice
<<Errentagarritasunean oinarritutako hazkundea>>. Horixe da ................ helburu nagusia datozen hiru urteetarako. Iralak aurrezki kutxako 100 kontseilari nagusi berrien izendapena baliatu zuen <<estrategia aldaketaz>> ohartarazteko ............. nagusigoari eusten dio Bizkaian.
BBK-ren/BBKk
BBKren/BBK-k
BBKren/BBKk
11
Multiple Choice
MIKEL IRUJO HERRIEN EUROPAKO KOALIZIOKO ............ HAUTAGAIA: <<Estaturik gabeko nazio guztiak ordezkatzea dugu lehentasun>>.
EAREN
EA-ren
EA-REN
12
Multiple Choice
Krisi larria gainditzeko, kooperatiba bihurtzea erabaki zuten Loramendi enpresako langileek, ............ laguntzarekin.
MCCren
MCC-ren
MCCen
13
Multiple Choice
............... autogobernuaren aurka PPren politika jarraitzea leporatu dio PSOEri Hezkuntza sailburuak.
EAEko
EAE-ko
EAEKO
14
Multiple Choice
“Egungo normalizazio lanak Euskal Herria euskalduntzea al garamatza?” izenburuko solasaldia egingo dute gaur Gasteizko Euskadiko Kutxaren aretoan. ............ Ane Agirregomezkorta, ............ Administrazio Kontseiluko idazkari Joan Mari Larrarte eta Ikastolen Elkarteko Joseba Aginagalde izango dira hizlari.
AEK-ko / EKT-ko
AEKko / EKTko
AEK-ko / EKTko
15
Multiple Choice
............. eta ........ artean akordio estrategikoa dagoela uste du ...............
EAJren/PSEren/EABk
EAJn / PSEren / EABek
EAJaren / PSE-en / EABk
SIGLAK
Show answer
Auto Play
Slide 1 / 15
SLIDE
Similar Resources on Wayground
10 questions
Lección sijjn título
Presentation
•
KG
11 questions
Bahasa Jawa materi kawruh gunanan basa
Presentation
•
12th Grade
12 questions
País Vasco: ¿Qué fue el ETA?
Presentation
•
12th Grade
7 questions
SONTENGU AKTIBOA
Presentation
•
KG
10 questions
Bigarren Errepublika Euskadin (1931-1936)
Presentation
•
KG
19 questions
Creating survey questions in MS Forms
Presentation
•
10th - 12th Grade
22 questions
Simple Past Tense Nominal_Verb
Presentation
•
11th Grade
13 questions
Dongeng
Presentation
•
KG - University
Popular Resources on Wayground
24 questions
PBIS-HGMS Day 10
Quiz
•
6th - 8th Grade
10 questions
HCS SCI 03 Summer School Review 3
Quiz
•
3rd Grade
11 questions
Home Scope
Quiz
•
7th - 8th Grade
15 questions
HCS SCI 05 Summer School Assessment 3 Review
Quiz
•
5th Grade
35 questions
Lufkin Road Middle School Student Handbook & Policies Assessment
Quiz
•
7th Grade
18 questions
Geo 11.3 Area of Circles and Sectors
Quiz
•
9th - 11th Grade