
Noren eta Nongo.
Presentation
•
World Languages
•
Professional Development
•
Hard
Fernando Sopelana
FREE Resource
6 Slides • 6 Questions
1
Noren eta Nongo.
2
Noren eta Nongo
Kasu bi hauek antz handia dute eta maiz nahasten dira. Egia esan, ez da erraza noren eta nongo noiz erabili behar diren zehaztea.
Nongo kasuak, normalean jatorria (denbora edo lekua) adierazten du; noren kasuak, berriz, jabetza. Zalantzarik badaukazu, ordezka ezazu deklinabide-kasua erlatibozko perpaus batez: azpian non kasua badago, nongo erabili behar duzu; bestela, noren kausa. Adibidez:
TelebistaN ematen duten filma ⟹ telebistaKO filma.
TelebistaK daukan eragina ⟹ telebistaREN eragina.
3
Noren eta Nongo
Beraz, nongo kasuaren azpian non kasua dago beti; noren kasuaren azpian, ordea, nork kasua dago. Zenbaitetan, kasu biak erabil daitezke, baina esangura aldatu egiten da. Adibidez:
ElizaKO isiltasuna ⟹ elizaN dagoen isiltasuna.
ElizaREN isiltasuna ⟹ Elizak girdetzen duen isiltasuan.
Lehenengo adibidean, eliza diogunean, lekua adierazten dugu (herriko eliza, etxe ondoko eliza..); bigarrenean, ordea, Eliza erakunde gisa ulertzen da.
4
Noren eta Nongo
Antzeko zerbait gertatzen da hurrengo adibidean ere:
Euskal HerriKO egoera ⟹ Euskal HerriaN dagoen egoera.
Euskal HerriaREN egoera ⟹ Euskal HerriaK bizi duen egoera.
Lehenengo adibidean, Euskal Herria diogunean, lekua adierazten ari gara; bigarrenean, ordea, Euskal Herri nazio edo subjektu bezala hartzen dugu; hau da, nortasuna adierazten ari gara, ez lekua.
5
Noren eta Nongo
Hona hemen beste zenbait adibide:
Ekarri liburuKO argazkia (liburuaN dagoena)
Ekarri liburuAREN argazkia (liburuari atera dioguna)
KutxaKO faktura behar dut (kutxan dagoena)
Kutxaren faktura behar dut (kutxari dagokiona)
Dena dela, gazuak ez daude beti hain argi. Batzuetan, kasu biak erabil daitezke, eta ohitura-kontua da bata edo bestea erabiltzea. Adibidez. autoKO atea / autoAREn atea, etxeKO leihoa / etxeAREN leihoa. Nolanahi ere, kasu gehienetan, lehen emandako araua betetzen da: nongo kasuaren azpian, non kasua dago.
6
Noren eta Nongo
7
Multiple Choice
Aukeratu egokiena
Baserriko esnea edaten dugu gurean. (baserrian bertan ekoiztutako esnea)
Baserriko esnea edaten dugu gurean. (baserrian bertan ekoiztutako esnea)
8
Multiple Choice
Aukeratu egokiena
Ez dago argi euskal baserriko geroa (euskal baserriak bizi duen geroa)
Ez dago argi euskal baserriaren geroa (euskal baserriak bizi duen geroa)
9
Multiple Choice
Aukeratu egokiena
Iturri inguruaren zelaian mahaiak jarri dituzte (iturriak inguruan duen zelaian)
Iturriaren inguruko zelaian mahaiak jarri dituzte (iturriak inguruan duen zelaian)
10
Multiple Choice
Aukeratu egokiena
Literatura modernoko ezaugarriak (literatura modernoak dituen ezaugarriak)
Literatura modernoaren ezaugarriak (literatura modernoak dituen ezaugarriak)
11
Multiple Choice
Aukeratu egokiena
Bideko amaieraraino heldu ginen (bidea amaitzen den punturaino)
Bidearen amaieraraino heldu ginen (bidea amaitzen den punturaino)
12
Multiple Choice
Aukeratu egokiena
Zein da gaurko egunkariko albiste nagusia (egunkarian datorren albiste nagusia)
Zein da gaurko egunkariaren albiste nagusia (egunkarian datorren albiste nagusia)
Noren eta Nongo.
Show answer
Auto Play
Slide 1 / 12
SLIDE
Similar Resources on Wayground
15 questions
Bab 2 Kaulinan Barudak
Presentation
•
12th Grade
8 questions
SAREEI BURUZKO NETIKETA
Presentation
•
KG
11 questions
Dongeng Sasakala Leuwi Ronggeng
Presentation
•
12th Grade - Professi...
12 questions
-(e)lako eta bait- ez dira berdin
Presentation
•
Professional Development
10 questions
Dantzaren garapena
Presentation
•
KG - University
10 questions
Axborot
Presentation
•
University
5 questions
PRUEBA
Presentation
•
Professional Development
3 questions
ERLEAK
Presentation
•
KG
Popular Resources on Wayground
24 questions
PBIS-HGMS Day 10
Quiz
•
6th - 8th Grade
10 questions
HCS SCI 03 Summer School Review 3
Quiz
•
3rd Grade
11 questions
Home Scope
Quiz
•
7th - 8th Grade
15 questions
HCS SCI 05 Summer School Assessment 3 Review
Quiz
•
5th Grade
35 questions
Lufkin Road Middle School Student Handbook & Policies Assessment
Quiz
•
7th Grade
18 questions
Geo 11.3 Area of Circles and Sectors
Quiz
•
9th - 11th Grade